Reala
Ofiziala
Willian Josek Betisen jokatuko du
EITB MEDIA
Brasildarrak utzita jokatuko du Sevillako taldean.
-
Willian Jose. Argazkia: EFE
Realak eta Real Betisek akordioa lortu dute Willian Jose aurrelariak talde andaluziarrean utzita joka dezan 21-22 denboraldiaren amaiera arte.
Talde txuri-urdinak Alexander Sorloth aurrelariaren fitxaketa ofizial egin zuen atzo. Norvegiarrak RB Leipzigek utzita jokatuko du talde txuri-urdinean denboraldi amaierara arte, eta Donostiako klubak futbolaria erosteko aukera izango du 2021-2022 sasoiaren amaieran.
¿ KOMUNIKATU OFIZIALA | @WillianJose, @RealBetis -era utzita. Zorte on, Willy!#AurreraReala https://t.co/qbiDH4TtCk
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) August 26, 2021