Reala
Ligako 2. jardunaldia
Mikel Oyarzabalek sartutako penaltiak eman dio garaipena Realari Rayoren aurka (1-0)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostiarrek denboraldiko lehen garaipena lortu dute pandemia hasi zenetik lehen aldiz ikusleak izan dituen Reale Arena estadioan.
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Rayo Vallecanori kostata irabazita. Txuri-urdinak penaltiz gailendu dira, Mikel Oyarzabalek sartutako golari esker.
Donostiarrek gola egin arte, partida oso lehiatua izan da, garaipena lortzeko hautagai argirik gabea. Hala ere, baloiaren jabetza eta aukerarik argienak Realarenak izan dira.
Ivan Balliuk penalti oso argia egin du baloia area barruan eskuekin ukituta. Mikel Oyarzabalek jaurti, eta Rayoren atearen barruan sartu du baloia. Horri esker, Donostian geratu dira hiru puntuak.
Fitxa teknikoa
1. Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, le Normand, Muñoz (Pacheco, 77. min); Zubimendi, Silva (Januzaj, 76. min), Merino (Guridi, 80. min); Isak (Guevara, 87. min), Oyarzabal, Barrenetxea (Portu, 80. min).
0. Rayo Vallecano: Dimitrievski, Balliu, Catena, Saveljich, Fran García; Santi Comesaña (Qasmi, 87. min), Valentín (Nteka, 73. min), Álvaro (Bebé, 73. min); Andrés (Pathé, 73. min); Trejo eta Merquelanz (Isi, 62. min).
Epailea: Jaime Latre (Aragoiko batzordekoa). Balliu kanpora bota du bigarren txartela aterata penaltiaren jokaldian (66. min). Txartelak atera dizkie Isak, Le Normand, Pacheco, Trejo, Santi Comesaña eta Fran Garcia jokalariei.
Golak: 1-0, 67. min: Oyarzabal (penaltiz).