Reala
BBVA Liga
Reala itxaropentsu, Sevilaren kontrako partidarako
Erredakzioa
Donostiako taldeak ez zuen punturik lortu Camp Noun, baina zaleek partida oso ona egin zuela uste dute oro har.
-
Realeko jokalariak. Argazkia: EFE
Reala indartuta atera da Camp Noura egindako bisitatik. Izan ere, Donostiako taldeak ez zuen punturik lortu (2-1), baina oso partida ona egin zuen eta ezustekoa emateko aukerak izan zituen azken minutuetan.
"Zutik sartu eta atera zen", "Ausardia eta anbizio handiz", "Porrot duina" dira Donostiako taldeak jokatutako partidaren inguruan egin diren titularrak. Realak hainbat baja izan zituen Bartzelonaren kontra.
Bestalde, Diego Ifranek Sevillaren kontrako partidaren inguruan adierazi duenez, Realaren "aurkari zuzena da". Gainera, Anoetak "motibatu" egingo dituela espero du.