Reala
Realak utzita
Kevin Rodriguesek Merquelanzekin batera jokatuko du Rayo Vallecanon
EITB Media
Martin Merquelanzek eta Kevin Rodriguesek Andoni Iraolak zuzentzen duen taldean jokatuko dute 2021-2022 denboraldian, Realak utzita.
-
Kevin Rodrigues, Rayo Vallecanoko jokalaria, Realak utzita. Argazkia: @RayoVallecano
Kevin Rodriguesek eta Martin Merquelanzek Rayo Vallecano taldean jokatuko dute 2021-2022 denboraldian, Realak utzita. Taldeak eta jokalariak akordiora iritsi dira, eta Andoni Iraolaren aginduetara egongo dira biak ala biak.
Mirandesen utzita jokatu zuen Martin Merquelanzek duela bi denboraldi eta Andoni Iraola izan zuen entrenatzaile. 2020-2021 denboraldia Realaren lehen taldearekin osatu zuen. Orain, berriro utzita joan da.
Iraolak, beste Realeko jokalari bat ere izango du taldean, Kevin Rodriguesek indartuko baitu Rayo Vallecanoren defentsako ezker hegaleko postua.