Reala
Etxean dago
Zurutuza: 'Laster itzuliko naiz'
Erredakzioa
Realeko jokalariak medikuaren alta jaso du, Sportingen kontrako partidan sudurra hautsi eta gero.
-
David Zurutuza. Argazkia: EITB
David Zurutuza Realeko jokalariak adierazi duenez, "laster" itzuliko da zelaietara, astelehenean medikuaren alta jaso eta gero. Badirudi futbolaria Sportingen kontrako partidan izandako sudur-hausturatik osatuta dagoela.
Zurutuzak ospitalea utzi du eta etxean dago, eta zaleek eman dioten sostengua eskertu du: "Sostengua eman didaten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Zorionez, sustoa bakarrik izan da, eta laster itzuliko naiz".
Bestalde, Realeko jokalariak garrantzia kendu dio gertakariari: "Taldeak lortutako garaipenaz baino gehiago hitz egin da nire sudurraz".