Itxi

Reala

Milango Interrera itzuliko da

Marigak Reala utzi du eta Italiara bueltatuko da

Erredakzioa

Erdilari afrikarrak talde donostiarra utzi behar zuela duela zenbait aste iragarri zuten, baina orain arte ez da irteera zehaztu arrazoi ezberdinengatik.

  • Macdonald Mariga Realarekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

    Macdonald Mariga Realarekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

Macdonald Mariga erdilaria Milango Interrek utzita heldu zen Donostiara eta Espainiako Ligan jokatu duen aurreneko kenyarra izan da, baina bere abentura gaur amaitu da. Talde gipuzkoarrarekin zuen kontratua eten du Marigak gaur, eta jatorrizko klubera itzuliko da.

Marigak talde donostiarra utzi behar zuela duela zenbait aste iragarri zuten, baina orain arte ez da irteera zehaztu arrazoi ezberdinengatik. Neguko merkatua itxi baino lehen afrikarraren irteera zehaztu nahi zuten Realeko agintariek, arazo larri bat bilakatu baino lehen.