Reala
Anoetan
Realak Sporting jipoitu eta Preciado kinka larrian utzi du
Erredakzioa
Txuri-urdinek ikaragarri ondo hasi dute norgehiagoka, izan ere, aurreneko bost minutuetan bi gol sartu dituzte. Realaren kalitateak neurketa erabakita utzi du.
-
Realak Sporting jipoitu eta Preciado kinka larrian utzi du. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Estrada; Elustondo, Aranburu, Zurutuza (Markel Bergara, 8. minutua), Vela (Xabi Prieto, 80. minutua), Griezmann; Agirretxe (Ifran, 61. minutua).
Sporting: Juan Pablo; Canella, Galvez, Gregory (Botia, 13. minutua), Damian; Rivera, Nacho Cases (Muñiz, 46. minutua), De las Cuevas, Trejo, Carmelo (Sergio Alvarez, 78. minutua); Bilic.
Golak: 1-0, 1. minutua: Zurutuza. 2-0, 2. minutua: Zurutuza. 2-1, 46. minutua: De las Cuevas. 3-1, 75. minutua: Elustondo. 4-1, 90. minutua: Aranburu. 5-1, 90+3. minutua: Griezmann.
Manolo Preciadoren Sporting jipoitu du Realak Anoetan (5-1). Horrela, Kantabriako entrenatzailea kinka larrian utzi dute donostiarrek, eta bide batez arnasa hartu dute sailkapenean.
Realak bizi hasi du neurketa eta bi jokaldi on aprobetxatu ditu bi gol jarraian sartzeko. Zurutuzak egin ditu aurreneko bi golak. Erdilari txuri-urdina partidako protagonista nagusia izan da lehen minutuetan, izan ere, golak sartu ostean lesionatu egin da.
Gregory Sportingeko defentsaren eta Zurutuzaren buruek elkar jo dute airean eta bi jokalariek berdegunea utzi behar izan dute lesionaturik.
Jokaldi horren ostean neurketak erritmoa galdu du eta txuri-urdinek baloiaren jabetza galdu dute, baina Sportingen jokoak ez du sakontasunik izan eta asturiarrek ez dute arriskurik sortu.
Bigarren zatia aurrenekoa bezain bizi hasi da, izan ere, Sportingek markagailuan aldea murriztu du hasi eta berehala. Txuri-urdinek zalantzak izan dituzte, baina Preciadoren jokalariek ez dute euren aukera aprobetxatu.
Horrela, Sportingen defentsak korner batean egin duen huts nabarmena aprobetxatu dute Montanierren jokalariek norgehiagoka erabakita uzteko. Sportingek kolpe latza hartu eta ez du bururik altxatu. Ondorioz, talde donostiarrak gol gehiago sartzeko aukera baliatu du azken minutuetan.