Itxi

Reala

Reala-Sporting

Zurutuzak golpe bortitza hartu du Gregoryrekin talka eginda

Erredakzioa

Sportingeko erdiko defentsak eta Realeko erdilariak kolpe handia hartu dute baloi bat eramateko lehian ari zirenean. Bietako batek ere ezin izan du jokatzem jarraitu.

01:31
Zurutuza. Argazkia: EITB

Realak eta Sportingek BBVA Ligako partida jokatu dute igande honetan Anoetan eta norgehiagoka honek jardunaldiko irudi bortitzena utzi digu Zurutuzak eta Gregoryk elkarren aurka hartu duten kolpearekin.

Buruz baloi bat eramateko lehian ari ziren bi jokalariak eta kolpe itzela hartu dute. Biak ziplo lurrera erori dira eta odoletan geratu ere. Zurutuzak sudurra apurtuta du eta Gregoryk bekokian zauri polita izan du eta zazpi puntu eman behar izan dizkiote.