Reala
Balizko irteerak
Mariga eta Ifrán, neguko merkatuaren protagonistak Realean
Erredakzioa
Kenyako jokalaria Parmara joango da, seguru asko, eta Uruguaiko jokalaria Peñarolek eta Espanyolek nahi dute.
-
Macdonald Mariga, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Realak ez du mugimendurik egin neguko merkatuan, eta badirudi ez duela inor fitxatuko. Mugimendu bakarrak irteteko izango dira, kasu honetan Marigaren eta Ifranen inguruan.
Marigak ez ditu Realeko zaleak konbentzitu eta Parmara joango da, seguru asko, baina operazio honek denbora asko darama airean eta oraindik ez da gauzatu.
Ifranek, berriz, Peñarolek eta Espanyolek egindako eskaeren aurrean bere etorkizuna argitzea eskatu dio taldeari. Dena dela, Realak ezinbestekotzat hartzen du jokalaria, Philippe Montanierrekin minutu gutxi jokatu arren.