Itxi

Reala

BBVA Liga

Reala-Atletico Madril (0-4): Jipoi mingarria, Anoetan

Erredakzioa

Simeoneren taldeak partidako aurreneko minutuan eskuratu du 0-1ekoa eta bigaren zatian zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira. Montanierren mutilek ezin izan dituzte gol aukera argia sortu.

  • Reala-Atletico Madril (0-4). Argazkia: EFE

    Reala-Atletico Madril (0-4). Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

0.- Reala: Bravo; Estrada (Diego Ifran, 73. minutuan), Demidov, Mikel Gonzalez, Cadamuro (Xabi Prieto, 59. minutuan); Elustondo, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe (Llorente, 82. minutuan).

4.- Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Godín, Miranda, Filipe Luis; Gabi, Mario Suarez (Perea, 68. minutuan); Arda Turan (Assunçao, 87. minutuan), Diego (Koke, 79. minutuan), Adrian; Falcao

Golak: 0-1, 2:. minutuan Falcaok penaltiz. 0-2, 47. minutuan: Adrian. 0-3, 82. minutuan: Falcao. 0-4, 90. minutuan: Falcao.

Realak porrot mingarria jaso du etxean Atletico Madrilen aurka 0-4 galduta. Simeoneren mutilek neurketako aurreneko minutuan hartu dute aurrea markagailuan Falcaok penaltia gauzatuta eta partida aldapa gora jarri zaie txuri-urdinei. Bigarren zatian Montanierrek mutilek ezin izan dituzte aukera argiak sortu eta Atleticok erraz erabaki du norgehiagoka. Adrianek 45. minutuan lortu du 0-2koa eta Falcaok azkenengo 0-4koa jarri du.

Partida gaizki hasi dute txuri-urdinek lehenengo minutuan Muñiz Fernandez epaileak penaltia adierazi baitu Atletico Madrilen alde. Demidovek besoarekin jo du baloia eta Falcaok hamaika metroetatik 0-1ekoa jarri du Anoetako markagailuan.

Montanierren taldea ez da eroso egon hasierako minutuetan eta Madrileko taldeak baloiaren jabetza izan du. Hala ere, pixakanaka Realak tokia hartu du berdegunean eta erasoan aukerak sortu ditu. Abagune argienak Carlos Velak eta Agirretxek izan dituzte, baina aurrelari txuri-urdinen saiakerak kanpora joan dira. Griezmannek ere aukera bikaina izan du 29. minutuan, baina Courtois atezainak ederki gelditu du frantziarraren jaurtiketa.

Simeoneren mutilek kontraerasoan min egin dute, baina Claudio Bravo atezainak ez du aparteko arazorik izan. Atsedenaldian 0-1ekoa izan da Anoetako markagailuan.

Bigarren zatiko aurreneko minutuan 0-2koa jarri du Adrian gazteak. Atletico Madrilek taldkeo jokaldi ederra egin du eskuin hegaletik eta aurrelari zuri-gorriak gola lortu du. Donostiako taldeak soilik abagune argi bat izan du bigarren zatian, baina Elustondoren falta jaurtiketa zuzenean kanpora joan da.

Neurketako 81. minutuan Falcaok 0-3koa jarri du markagailuan gol ikusgarria lortuta. Kolonbiako aurrelariak ederki gainditu du Claudio Bravo atezaina gainetik eta Realak besoak jaitsi egin ditu. Partidako azkenengo gola, 0-4koa, Falcaok lortu du 88. minutuan.