Itxi

Reala

Arnasa hartzen dute

Realak jaitsiera hiru puntura aldentzen du Mestallan irabazita

A.B.

Erredakzioa

Montanierrek zuzentzen duen taldeak arnasa hartu zuen Valentziari irabazita. Aurreko jardunaldian bi puntura zuten jaitsiera postua eta orain hirura dute.

  • Griezmann baloia kontrolatzen Brunoren aurrean Valentzia-Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak 0-1 irabazi zion Valentziari Mestallan iragan larunbatean eta Errege Kopan Mallorcaren aurka 6-1 galdu ostean sortu zen giro nahasia lasaitzea lortu zuen.

Talde txuri-urdina, ordea, ez dago festarako. Jaitsiera postua hiru puntura dute oraindik, nahiz eta aurreko jardunaldiarekin konparatuz gero egoera zertxobait hobetu den. Iragan astean 18 puntu zituen Realak eta Villareal zegoen 18. postuan (jaitsiera postuan) 16 punturekin. Orain, bi puntura beharrean hirura utzi dituzte jaitsiera postuak txuri-urdinek.

Ligako 18. partida jokatu ostean egoera zertxobait hobea da. Sportingek azken unean irabazi zion Malagari eta asturiarrak daude orain 18. postuan 18 punturekin. Mestallan lortutako garaipenak Realak talde batzuk bere atzetik uztea ekarri du; (Racing (20 puntu), Mallorca (19 puntu) eta Granada (19 puntu). 19. postuan den Vila-reali (16 puntu) bost puntu ateratzen dizkio jada Realak. Zaragozak ixten du sailkapena 11 punturekin.