Reala
Kontratua amaitu zaio
Moyak ez du Realean jarraituko
A. B. E. | EITB Media
Atezainari kontratua amaitzen zaio ekainaren 30ean eta klubak ez berritzea erabaki du.
-
Miguel Angel Moya, Realarekin jokatutako partida baten. Argazkia: Reala
Miguel Angel Moyak ez du Realean jarraituko. Mallorcako atezainari ekainaren 30ean amaitzen zaio kontratua, eta kluba utziko du talde txuri-urdinarekin duen lotura bukatzen zaionean.
Moyak hiru denboraldi eta erdi eman ditu Realean eta 37 partida jokatu ditu. Atezainak oso oroitzapen ona uzten du talde txuri-urdinean, garrantzitsua izan baita aldagelan, baita maitatua jokalarien eta zaleen artean.
Realak eskerrak eman dizkio Miguel Angel Moyari klubean egon den denboran erakutsitako guztiagatik. Aldi berean, onena opatu dio etorkizunerako.