Itxi

Reala

BBVA Liga

Reala-Osasuna (0-0): Berdinketa norgehiagoka lehiatu batean

Erredakzioa

Bere atea hutsean uzteko kapaz izan da Osasuna, nahiz eta talde donostiarrak aukera ugari sortu partidan zehar, lehen zatian batez ere.

  • Carlos Vela eta Satrustegi baloi bat bereganatzeko borrokan, Anoetan

    Carlos Vela eta Satrustegi baloi bat bereganatzeko borrokan, Anoetan. Argazkia: EFE

Realak eta Osasunak berdindu egin dute norgehiagoka lehiatu bat jokatu ostean. Bi taldeek erritmo handiko partida jokatu dute arratsaldean. Montanierren jokalariek aukera gehiago sortu dituzte, baina ez da nahikoa izan hiru puntuak Donostian geratzeko. Andres Fernandez atezain gorritxoa neurketako jokalaririk onena izan da, izan ere, bere geldituek Osasunaren porrota eragotzi dute.

Aurreneko zatian txuri-urdinen nagusitasunak ez du markagailuan islarik izan. Lehen zatiko minutu gehienetan baloiaren jabetza Realak izan du eta abaguneak sortu dituzte txuri-urdinek. Gola egiteko aukera argiak izan ditu Realak, baina batzutan kale egin dute Montanierren jokalariek, eta beste batzuetan Andres Fernandez atezain gorritxoak gelditu ikaragarriak egin ditu.

Lehen 10 minutuetan Osasuna ongi jarrita egon da zelaian, baina txuri-urdinen nagusitasunak Mendilibarren taldea desegin du minutuak aurrera egin ahala. Horrela, gorritxoek hala nola Realaren erasoei aurre egin diete, izan ere, baloia berehala galtzen zuen Osasunak. Lehen zatiak erritmo bizia izan du.

Jose Luis Mendilibarren aulkian pozik hartu dute atsedenaldia, izan ere, txuri-urdinek Osasuna aurretik eraman dute lehen zatiko zenbait unetan.

Bigarren zatian partidak erritmoa mantendu du. Lehen minutuetan Timor saiatu da jaurtiketa batekin, baina Bravok erantzun dio. Bestalde, Agirretxek bost aurkari atzean utzi ditu eta bere jokaldia goletik gertu geratu da.

Hala ere, Realaren erritmoak behera egin eta Osasuna hazi egin da norgehiagokaren amaieran. Berdinketak gorritxoak konforme utzi ditu, txuri-urdinek, ostera, ez dira pozik geratu.


Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Estrada, Demidov, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Elustondo, Aranburu, Griezmann, Zurutuza, Vela (Ifran, 78. minutua); Agirretxe (Xabi Prieto, 65. minutua).

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Sergio Fernández, Mikel Flaño, Satrustegi (Marc Bertran, 73. minutua); Patxi Puñal, Nekounam, Timor (Lolo, 87. minutua), Ibrahima (Annunziata, 60. minutua), Lamah; Nino Martinez.