Itxi

Reala

Zubietan

Mikel Aranburuk normaltasunez entrenatu du

Erredakzioa

Okerrik ezean, kapitaina Mallorcaren aurkako norgehiagokan izango da. Carlos Martinez, Illarramendi eta Iñigo Martinez, bestalde, barruan aritu dira.

  • Reala Zubietan. Argazkia: EITB

    Reala Zubietan. Argazkia: EITB

Realak lan-saioa izan du gaur goizean Zubietan. Hotzak eta euriak ez dute zaleen berotasuna oztopatu eta jende ugari gerturatu da gaur Zubietara.

Gogor entrenatu dira txuri-urdinak urteko lehen partidari indarrez ekiteko. Asteazkenean Mallorcaren aurka jokatuko dute Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan (20:00etatik aurrera).

Tunisiaren kontrako partidan mina hartu zuen arren, Mikel Aranburuk gainerako taldekideekin entrenatu du eta, okerrik ezean, kapitaina Mallorcaren aurkako norgehiagokan izango da. Carlos Martinez, Illarramendi eta Iñigo Martinez, bestalde, barruan aritu dira.

Larunbat goizean entrenamendua izango dute eta urte berria ere lanean hasiko dute Montanierren mutilek.