Itxi

Reala

Taldeko golegile nagusia

2012. ena 'urte borobila' izatea espero du Imanol Agirretxek

Erredakzioa

Hurrengo asteazkenean, hilaren 4an, Mallorcaren aurka neurtuko dituzte indarrak Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Hitzordu horretan dute txuri-urdinek burua jarrita.

  • Imanol Agirretxe. Argazkia: EITB

    Imanol Agirretxe. Argazkia: EITB

Imanol Agirretxe Realeko jokalaria baikor dago eta 2012.ena berarentzat "urte borobila" izatea espero du.

Jokalari gipuzkoarra erabakigarria izaten ari da aurten eta Granadaren aurka Kopan, adibidez, garrantzi handiko gola sartu zuen. 2012. urtean "mailari eustea" espero du aurrelariak eta taldeari lana eta golak eskaintzea.

Burua Kopan dauka jarrita taldeak. Hurrengo asteazkenean, hilaren 4an, Mallorcaren aurka neurtuko dituzte indarrak txapelketako final-zortzirenetako joaneko partidan.

"Partida horretan daukagu burua jarrita. Oinak lurrean ditugu eta ona izango litzateke Realeko zaleek ere hala izatea", adierazi du. Mallorcakoa "partida zaila" izango dela uste du. Bere kontratu berritzeari buruz ez du xehetasunik eman nahi izan.