Itxi

Reala

Lau urte gehiago

Xabi Prieto, jokalari txuri-urdina 2017. urtera arte

Erredakzioa

Donostiarra pozik agertu da kontratu berritzearekin eta bere burua betirako txuri-urdin ikusten duela aitortu du.

00:56
Xabi Prietok 2017ra arte luzatu du Realarekin zuen kontratua
Xabi Prietok 2017ra arte luzatu du Realarekin zuen kontratua. Talde txuri-urdineko kapitainak, beraz, lau urte gehiago emango ditu Donostiako taldean, 33 urte bete arte, hain justu. Izan ere, 2013an bukatzen zitzaion kontratua.

Prieto pozik agertu da bere kontratu berritzearekin eta bere burua betirako txuri-urdin ikusten duela aitortu du. "Loren" kirol zuzendaria ere kontent dago taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat "lotu " dutelako.