Itxi

Reala

BBVA Liga

Montanierrek ez ditu Realeko zaleak betetzen

Erredakzioa

Zaleak ez daude pozik Frantziako entrenatzaileak Granadaren kontra ateratako planteamenduarekin, hurrengo faserako txartela lortu arren.

  • Philippe Montanier. Argazkia: EFE

    Philippe Montanier. Argazkia: EFE

Philippe Montanier Realeko entrenatzaileak ez ditu Donostiako zaleak betetzen. Izan ere, Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu arren, Frantziako entrenatzaileak ateratako planteamendua ez da zaleen gustokoa izan, Granadak sailkapena lortzeko gol batera egon zelako, nahiz eta joaneko partidan Donostiako taldeak garaipena lortu (4-1).

Taldeak azken hilabetean lortutako emaitzak gauzak lasaiago hartzeko aukera eman dio Montanierri, baina, hala ere, entrenatzailea ezin da lasai egon, zaleak ez daudelako pozik berarekin.

Realak 2011 urtea bolada on batekin ixten du, baina, ondo jarraitzeko, lana ondo egitea ezinbestekoa suertatuko da.