Itxi

Reala

BBVA Liga

Reala goraka doa Griezmanni esker

Erredakzioa

Frantziako jokalaria ondo jokatzen ari da, denboraldi hasieran zelaietatik kanpo izandako arazoak atzean utzi eta gero.

  • Antoine Griezmann. Argazkia: EFE

    Antoine Griezmann. Argazkia: EFE

Realak sei partida daramatza galdu gabe, bost Ligan eta beste bat Errege Kopan. Lortutako emaitza onek Philippe Montanierrengan zeuden zalantzak uxatu dituzte, batez ere Antoine Griezmann jokalari frantziarra egiten ari den jokoari esker.

Frantziarrak joko eskasa egin zuen denboraldiaren hasieran eta, horrez gain, 21 urtetik beherakoen Frantziako selekzioarekin zegoela hainbat aldiz egindako adierazpenak argitu behar izan zituen. Azkenaldian, Griezmann isilik egon da eta maila berreskuratu du.

Atzo taldeko onena izan zen Racingen kontra, Malagaren eta Granadaren kontra bezala. Azken partida horietan emaitza onak lortu dira, baina beheko postuak gertu daude oraindik.