Reala
Levanteren aurka
Garaipen estua lortu du Realak, aukera ugari sortu dituen arren (1-0)
L.E.A. | EITB MEDIA
Mikel Merinok. 10. minutuan sartutako golak garaipena eman die donostiarrei etxean Levanterena urka jokatutako partidan.
Realak erakustaldia eman du Reale Arenan Levanteren aurka jokatutako LaLigako 26. jardunaldiko partidan. Donostiarrak jaun eta jabe izan dira zelaian, baina gol bakarra egin dute, aukerak bata bestearen atzetik izan dituzten arren.
Neurketako gol bakarra Mikel Merinok egin du, 10. minutuan. Ondoren bigarren gola egiteko aukera ugari izan dituzte, baina Cardenasen geldituek eta Levanteko jokalarien punteria faltak markagailuko aldea zabalagoa izatea ekidin dute.
Levante ez da batere ondo aritu, ostegunean Athleticen aurka jokatutako Kopako finalerdi gogorraren ondoren. Aukera argi bakarra sortu du Paco Lopezen taldeak; korner batean gol olinpikoa sartzear izan dira, baina Remirok eta langak baloia desbideratu dute.
Fitxa teknikoa
1- Reala: Remiro; Gorosabel, Le Normand, Zubeldia, Muñoz; Zubimendi, Merino, Silva (Guridi, 79. min); Januzaj (Portu, 72. min), Isak (Carlos Fernández, 79. min) eta Oyarzabal (Barrenetxea, 72. min).
0.- Levante: Cárdenas; Toño García (Clerc, 82. min), Vezo, Duarte, Son, Coke (Malsa. 57. min); Vukcevic (De Frutos, 57. min), Rochina (Doukoure, 70. min), Bardhi; Dani Gómez (Roger, 70. min), eta Morales.
Gola: 1-0: 9. min: Merino.