Reala
Astelehena, bilera eguna
Philippe Montanierrek Realeko aulkian jarraituko du
ETB
Betisen aurkako garaipenak ez zuen Aperribay presidentearen diskurtsoa arindu, baina oraingoz ez da aldaketarik izango eta frantziarrak jarraituko du.
-
Philippe Montanier, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Nahiz eta Realak irabazi, Jokin Aperribay presidenteak argi hitz egin zuen partida amaieran. Emaitzak ez zuen presidentearen diskurtsoa arindu, Jokin Aperribayk azalean utzi zituen administraritza kontseiluaren eta realzaleen kezkak.
Zubietako lana goraipatu zuen baina Montanier entrenatzaileak partidetan hartutako hainbat erabaki ulergaitzak izaten ari dira bai jarraitzaile baita taldeko agintarientzat ere. Igandean, adibidez, Demidov zelairatuta, erdilari bat kendu eta 5 atzelarirekin aritu zenean, taldea salduta utzi zuen eta bi gol jaso zituen. Kezka dena den, hainbat neurketetan hartutako erabakien ondorioa da noski.
Astelehenean bilera eguna izan da Anoetan. Presidentea bertan izan da, baita hainbat kontseilari ere. Presidenteak eta bere ondokoek hausnarketa prozesua jarraitu dute. Igandean esandakoak gaurko balio du, baina Montanierrek Realeko aulkian jarraituko du. Momentuz ez da aldaketarik izango eta frantziarra Zubietan izango da asteartean asteko lehen entrenamendua zuzentzen. Asteburu honetan Malaga izango dute aurkari.