Itxi

Reala

14. jardunaldia

Betis-Reala (2-3): Montanier bizirik atera da Iñigo Martinezi esker

ERREDAKZIOA

Iñigo Martinezek, azken minutuan, garaipena erdietsi du donostiarrentzat bere zelaitik. Agirretxek eta Velak sartu dituzte Realaren beste bi golak.

01:02
Iñigo Martinezek gol ikusgarria lortu du Betisen aurka

Realak eta Betisek neurketa bizi eta entretenigarria eskaini dute Benito Villamarin zelaian. Bi taldeek izan dute irabazteko aukera. Castok talde txuri-urdinaren erasoak gelditu ditu behin eta berriz. Lehen zatiko aukerarik argiena Agirretxeren oinetan egon da, baina Casto adi egon eta baloia gelditu du.

Lehen zatiko irudi ona Griezmannek ilundu du, penalti batean huts eginda. Jokalari gazteak baloia Castoren atearen ezkerrera bidali du, metro bateko distantziara. Penaltiaren akatsak Betis berpiztu du, hala ere, Griezmann ez da kikildu eta jokaldi dotoreak egin ditu, oso aktibo egon da.

Bigarren zatian ez da lasaitasunerako unerik egon. Agirretxek donostiarrak aurreratu dite buruz 55. minutuan, korner jaurtiketa batean. Hamar minutu beranduago gipuzkoarren bigarrena gola izan da. Carlos Vela mexikarrak solte gelditu den baloi bat aprobetxatu eta gola sartu du bi defentsa atzean utzita. Emaitza alde zutela, Montanierren taldea erlaxatu egin da eta Betisen erantzuna etorri da.

80. minutuan Pereirak martxan jarri du markagailua andaluziarrentzat, Salva Sevillaren paseari esker. Erreakzionatzeko denborarik gabe, Pepe Melen taldeak estutzen jarraitu du eta bigarrena egin du. Baloia jabe gabe gelditu da eta Pereirak sarera bidali du.

Montanier eta Melentzat berdinketa ez zen nahikoa entrenatzaile postua mantentzeko. Betis azken momentura arte borrokatu da, baina Iñigo Martinezek berdinketa hautsi du bere zelaitik. Jokalari txuri-urdinaren jaurtiketak Casto aurreratuta harrapatu du eta garaipena eman dio Montanierren taldeari.

Fitxa teknikoa:
2 - Real Betis:
Casto; Chica (Jorge Molina, 78), Ustaritz, Dorado, Nacho; Beñat (Ezequiel, 59), Iriney, Salva Sevilla; Pozuelo (Jonathan Pereira, 68), Rubén Castro; eta Santa Cruz.
3 - Real Sociedad: Bravo; Carlos Martínez, Mikel González, Íñigo Martínez, Estrada; Vela, Elustondo (Demidov, 72), Mikel Aramburu, Zuturuza (Pardo, 81), Griezamann; eta Agirretxe.
Golak: 0-1, 55: Agirretxe. 0-2, 76: Carlos Vela. 1-2, 80: Jonathan Pereira. 2-2, 85: Jonathan Pereira. 2-3, 92: Íñigo Martínez.
Epailea: Alfonso Álvarez Izquierdo (Katalunia). Txartel horia Casto (22), Beñat (28), Iriney (74) eta Mikel Gonzálezi (52).