Reala
21. JARDUNALDIA
Isakek puntu bat eman dio Realari luzapeneko azken hatsean (1-1)
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Aurrelari suediarrak lehen zatiko 3. minutuan Dani Parejok egindako gola orekatu du txuri-urdinentzat.
-
Realeko jokalariak Isaken gola ospatzen. Argazkia: EFE
Isakek luzapenean sartutako gol batek puntu bat eman dio Realari Vila-realen aurka (1-1) Liga Santander Ligako 21.jardunaldiko partidan. Imanol Alguacilen taldea izan da baloiaren jabe ia neurketa guztian zehar, baina baloiarekin izandako nagusitasun horrek ez du izan eraginkortasunik azken unera arte.
Parejok 3. minutuan sartutako gol ederraren ostean, Realak kontrolpean hartu ditu baloia eta jokoa, baina Vila-realen defentsako lan onak markagailua orekatzea eragotzi dio lehen zatian. Isakek izan du abagunerik garbiena, baina bere ahaleginak langaren kontra jo du.
Bigarren zatian, partida lehenengoaren antzeko bidetik joan da. Alabaina, lehen zatian txuri-urdinek lehia berdintzeko aukerak izan badituzte, atsedenaldiaren ostean, sakontasunik gabeko baloi jabetza izan dute.
Azkenean, eta etxekoek hiru puntuak eskuratuko zituztela zirudienean, Isaken golak (93. minutua) berdinketa ezarri du markagailuan, eta bidezkoa izan den puntu banaketa eragin du.
Fitxa teknikoa:
1 - Vila-real: Asenjo, Rubén Peña, Albiol, Pau, Pedraza, Capoue, Parejo, Trigueros, Coquelin (Estupiñán, 76. min), Moi Gómez y Alcácer (Fer Niño, 81. min).
1 - Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, 78. min), Aritz, Le Normand (Januzaj, 78. min), Monreal, Illarramendi (Zubimendi, 46. min), Merino, Guevara (Jon Guridi, 66. min), Portu (Carlos Fernández, 78. min), Oyarzabal e Isak.
Golak: 1-0, 3. min: Parejo. 1-1, 93. min: Isak.
Epailea: Díaz de Mera Escuderos. Txartel horiak: Capoue (Vila-real); Illarramendi, Le Normand eta Zubimendi (Reala).