Reala
Akziodunen Batzarra
Realeko akziodunek 110 milioi euroko aurrekontua onartu dute 2020-2021 denboraldirako
A. B. | EITB Media
Jokin Aperribay buru duen Administrazio Kontseiluak aurkeztutako kontuak eta proiektuak babes zabalarekin onartuak izan dira.
-
Realaren Akziodunen Batzar telematikoaren irudia. Argazkia: Reala
Realak Akziodunen Batzarra egin du asteazken honetan eta azkiodunek 110 milioi euroko aurrekontua onartu dute Jokin Aperribay buru duen Administrazio Kontseiluari babes zabala eskainita. Klubaren historiako aurrekontu altuenetarikoa da, nahiz eta 7 milioi euro gutxiago irabaziko dituen.
Ehuneko 99a baino gehiagoko aldeko botoekin, akziodunek 2019-2020 denboraldiko kontuak, 2020-2021 denboraldirakoko aurrekontua eta Anoeta Estadioaren berrikuntzaren inbertsio eta finantziazioaren aktualizazioa onartu dituzte. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 32,66ak hartu du parte.
Administrazio Kontseiluaren kontuak eta proiektuak onartuak izan dira, ia oposiziorik gabe. Klub donostiarra egoera ekonomiko onean dago, izan ere, 33 milioi jaso baitzituen Juanmi Jimenez Betisera saltzeagatik, Antoine Griezmann Bartzelonak fitxatu izanagatik zegokionagatik, eta Gero Rulli Montpellierrera eta Raul Navas Osasunara utzita joateagatik.
2020-2021 denboraldirako 109 milioi euroko gastuak aurreikusi ditu klubak, eta arazorik ezean, 800.000 euroko irabaziekin itxiko du denboraldia, beti ere osasun krisiaren eboluzioaren arabera.
Jokalarien soldatek 54 milioi euroko gastua suposatzen dute. Realak 13 milioi euro jasotzea espero du, Europa Ligan parte hartzeagatik.