Itxi

Reala

Europa Liga

Silvak eta Oyarzabalek ez dute Napoliren kontra jokatuko

eitb.eus

Talde txuri-urdineko bi jokalariak ez dira guztiz sendatu eta deialditik kanpo geratu dira. Reala Napolin da jada.

0:17
Napoli bidean da lehen taldea

Realak Europa Ligako azken jardunaldiko partida jokatuko du bihar Italian Napolin.

Talde txuri-urdinak Italian irabazi behar du ala AZ Alkmaarren Rijekaren aurka egiten duen emaitza bera egin hurrengo kanporaketatarako sailkatzeko.

Helburu hori lortzeko ez dira bi jokalari oso garrantzitsu berdegunean izango, David Silva eta Mikel Oyarzabal. Ez dira guztiz sendatu eta ezin izango dute taldea lagundu.

Imanol Alguacilen gizonak Iruñeko Noaineko aireportutik abiatu dira Napolira.

DEIALDIA

Taldea Italia bidean da jada