Itxi

Reala

Lesioa

Aritz Elustondok bi saihets haustuta ditu

Erredakzioa

Realeko jokalariak ezingo du osteguneko Rijekaren aurkako partida jokatu, azken entrenamendua utzi behar izan baitu minagatik.

  • Aritz Elustondo

    Aritz Elustondo, Realeko jokalaria, min hartu zuen Cadizen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Aritz Elustondok bi saihets haustuta dituela jakinarazi du Realak asteazken honetan. Ondorioz, Elustondok ezingo du osteguneko Europa Ligako Rijekaren aurkako partida jokatu.

Klubak adierazi duenez, Aritz Elustondok azaroaren 22an hartu zuen min eskuin saihets aldean, Cadizen aurkako partidan. Hala ere, AZ Alkmaarren eta Vila-realen aurkako partidak jokatzeko gai izan da, nahiz eta asteazken honetan entrenamendua utzi behar izan duen minaren ondorioz.

Realaren osasun-txostenak ez du argitu zenbatekoa izango den futbolariak jokatu ezinda emango duen epea, eta lanera buelta sintomen bilakaeraren araberakoa izango dela esan du.