Itxi

Reala

Europa Liga

Realak final-hamaseirenetarako txartela eskuratu nahi du gaur

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Rijeka izango du aurkari ostegun honetan Realae Arenan, 21:00etan. Garaipena lortu eta AZ Alkmaarrek Napoliren aurka porrota jasoz gero, Reala hurrengo fasera sailkatuko da.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabal, Realeko jokalaria, Rijekaren aurkako joaneko neurketan. Argazkia: EFE

Realak Europa Ligako final-hamaseirenetara sailkatzeko aukera du ostegun honetan 21:00etan. Horretarako, Rijekaren aurka garaipena lortu beharko du Reale Arenan (21:00etan) eta AZ Alkmaarrek Napoliren aurka galtzea.

Imanol Alguacil entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Andoni Gorosabel eta defentsako hegala indartu ahalko du, igandean Vila-realen aurka Aritzek jokatu behar izan baitzuen postu horretan. Hain zuzen ere, Aritz Elustondok ezingo du Rijekaren aurka jokatu, bi saihets haustuta baititu. Bestalde, Alexander Isak eta Portu hamaikakora itzuliko dira.

Rijeka bajekin iritsiko da osteguneko partidara, izan ere, hiru jokalarik positibo eman baitute covid-19agatik. Dena den, kroaziarrak ezustekoa emateko gogoarekin doaz Donostiara, nahiz eta ez duten hurrengo fasera sailkatzeko aukerarik.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Merino, Silva; Portu, Oyarzabal eta Isak.

Rijeka: Nevistic; Tomecak, Galovic, Velkovski, Halilovic; Anastasio, Pavicic, Loncar, Muric; Stefulj, Andrijasevic.

Epailea: Joao Pinheiro (Portugal).

Zelaia: Reale Arena.

Ordua: 21:00etan.