Itxi

Reala

SANTANDER LIGA

Garaipen argia lortu du Realak Villamarinen eta lider jarri da (0-3)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Portuk, Oyarzabalek (penaltiz) eta Januzajek sartutako golek sailkapenaren buru jarri dute talde txuri-urdina.

0
Betis – Real Sociedad partidako laburpena eta gol guztiak
Realak 0-3 irabazi dio Betisi Villamarinen, eta Santander Ligako sailkapeneko lehen postua eskuratu du, 6. jardunaldiaren ondoren. Talde donostiarrak 11 puntu ditu, Vila-realek bezainbeste, baina aldeko eta kontrako golen arteko diferentzia nabarmen dago donostiarren alde.

Gipuzkoako taldeak atsedenaldia heldu baino lehen egin du lehen gola, Portuk ezin hobeto errematatuta Oyarzabalen erdiraketa bikaina. Realak lehen zatian abagune gutxi sortu arren, nahikoa izan da aurretik jartzeko.

Manuel Pellegriniren mutilek hobera egin dute bigarren zatia hastearekin batera, eta Sanabriak gola egin du, baina jokoz kanpo zegoen. Gero, Estrada Fernandez epaileak ez du etxekoen aldeko penalti bat adierazi, nahiz eta VAR sistema kontsultatu duen jokaldia berrikusteko.

Ondoren, garbiagoa iritzi dio Bartrak Isaki egindakoa. Oyarzabalek ez du barkatu, eta neurketa erabakita utzi du. Hirugarren gola aulkitik atera den Januzajek erdietsi du.

Fitxa teknikoa:

0 - Real Betis: Claudio Bravo; Aitor Ruibal, Sidnei, Bartra, Álex Moreno (Miranda, min. 75); Guido Rodríguez, Canales (William Carvalho, 58. min) ; Joaquín (Loren, 58. min), Fekir, Tello (Lainez, 75. min); eta Borja Iglesias (Sanabria, 46. min).

3 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Aritz Elustondo, Le Normand, Monreal; Guevara (Zubimendi, 65. min), Merino, Silva (Roberto López, 84. min); Oyarzabal (Januzaj, 84. min), Portu eta Willian José (Isak, 69. min).

Golak: 0-1, 43. min: Portu. 0-2, 74. min: Oyarzabal, penaltiz. 0-3, 88. min: Januzaj.

Epailea: Xavier Estrada Fernández. Txartel horiak: Sidnei (53. min) eta Bartra (72. min).