Reala
Ordutegi aldaketa
Urriaren 26ko Levante-Reala partida 20:00etan izango da
Erredakzioa
Futbol Liga Profesionalak hamargarren jardunaldiko ordutegiak atera zituenean 22:00etan iragarri zuen norgehiagoka hau. Orain, telebistak eskatuta arratsaldeko zortziretara aurreratu dute.
-
Ballesteros eta Joseba Llorente iazko Levante-Reala partidan. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Liga Profesionalak jakinarazi du urriaren 26ko Levante-Reala partida arratsaldeko 20:00etan jokatuko dela eta ez 22:00etan asteartean iragarri zuten bezala.
LFPk honako argudioa ematen du partida ordutegiz aldatu izanagatik: "Telebistako ordetugiak hobeto egokitzeko gauzatu da aldaketa".