Itxi

Reala

KORONABIRUSA

Willian Jose gainerako taldekideekin batera entrenatu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Koronabirusarengatik 11 egunez bajan egon ondoren, PCR proba berri bat egin zioten larunbatean eta sendatuta zegoela baieztatu zuen.

  • Willian José tratando de controlar un balón en el entrenamiento de Zubieta

    Willian José tratando de controlar un balón en el entrenamiento de Zubieta. Foto: EFE

Willian Jose Realeko aurrelaria beste taldekideekin batera entrenatu da astelehen honetan, irailaren 9an koronabirusean positibo eman eta isolatuta egon ostean. Hartara, jokalari brasildarra Elxeren (txuri-urdinen hurrengo aurkaria) kontra aritzeko.

Willian Josek hamaika egun eman ditu bajan. Larunbatean beste PCR proba bat egin zioten, eta sendatuta zegoela erakutsi zuen. Bakarka entrenatzen aritu ondoren, gaur taldeko lanera itzuli da gainerako kideekin.

Brasildarrak Imanol Alguacilen eskeman duen garrantzia erabatekoa da; izan ere, joan zen denboraldian jokalari erabilienetako bat izan zen Mikel Oyarzabalen atzetik (37 partida jokatu zituen, horietako 24 titular gisa).

Reala, beraz, jokalariak berreskuratzen hasi da Elxeko partidarako, Real Madrilen kontrako lehian hutsune ugari pairatu ostean.

Willian Josez gain, Nacho Monreal ere hasierako hamaikakora itzultzea espero da, eta Jon Guridiren eta Joseba Zalduaren sendatze-prozesuek ere aurrerapausoa emango dutela uste dute talde txuri-urdineko arduradunek.