Reala
Fitxaketa
Gero Rulli, Vila-realera
Erredakzioa
Castelloko taldea Realarekin akordiora iritsi da atezain argentinarra fitxatzeko. Agur esan dio talde txuri-urdinari, sei urteren ostean.
-
Gero Rulli, Realarekin Sevilllaren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE
Gero Rullik ez du Realean jarraituko, Vila-realek fitxatu baitu, Donostiako klubarekin akordiora iritsi ostean. Lau denboraldirako kontratua sinatu du Rullik Castelloko taldearekin.
2014an iritsi zen Rulli Realera, Argentinako Estudiantes de La Plata taldetik. Guztira, 149 partida jokatu ditu talde txuri-urdinarekin. Montpellier taldean utzita egon zen iragan denboraldian, 25 neurketa jokatu zituen talde frantziarrarekin, eta Ligue 1 txapelketako hirugarren atezain onena izan zen.
Realak eskerrak eman nahi izan dizkio Rulliri, klubean eman dituen sei urteetan erakutsi duen profesionaltasunagatik, eta onena opatu dio etorkizunerako.