Reala
Alemaniaren aurka (1-1)
Mikel Merinok debuta egin du Espainiako selekzioarekin
Erredakzioa
Realeko erdilaria Nazioen Ligako Alemania - Espainia (1-1) partidako 56. minutuan sartu da zelaira eta neurketa ona jokatu du.
Espainiako selekzioak 1-1 berdindu du Alemaniaren aurka jokatu duen Nazioen Ligako lehen jardunaldiko partida. Timo Wernerrek jarri du aurretik Alemania, eta Jose Luis Gayak sartu du berdinketaren gola azken hasperenean.
Norgehiagoka honetan, debuta egin du Mikel Merino Realeko erdilariak. Euskal jokalaria 56. minutuan zelairatu da, eta maila ona eman du. Espainiak gola sartu duen jokaldian, Merinok buruz jo du baloia Ferran Torresi pasea emateko, honek erdiratu, eta Rodrigok ukitu ostean, Gayak gola sartu du.
Zubimendiren eta Moncayolaren debutak 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin
21 urtez azpiko Espainiako selekzioak 1-0 hartu du mendean Mazedonia, maila honetako Eurokopara sailkatzeko partidan, eta bi euskal jokalarik egin dute debuta: Martin Zubimendik (Reala) eta Jon Moncayolak (Osasuna).
Zubimendik hasieratik jokatu du 21 urtez azpiko selekzioarekin izan duen estreinaldian. Luis De la Fuente hautatzaileak 90. minutuan ordezkatu du erdilari donostiarra, eta debuta egin duen Jon Moncayola zelairatu du haren ordez.