Reala
Osasun-txostena
Monrealek lehen graduko lesioa du ezker hankako bizeps femoralean
Erredkzioa
Realak ez du argitu hegaleko defentsa Valladoliden aurka jokatzeko prest egongo den Ligako lehen jardunaldiko neurketan, irailaren 13an.
-
Navho Monreal, Rosalesi baloia kendu nahian, Reala - Leganes partidan. Argazkia: EFE
Nacho Monreal Realeko jokalariak lehen graduko lesioa du ezker hankako bizeps femoralean, ostegun honetan talde txuri-urdinak jakinarazi duenez. Klubak ez du zehaztu hegaleko defentsak zenbat denbora emango duen jokatu ezinik.
Monrealek min hartu zuen irailaren 2an Realak Vila-realen aurka (2-0) jokatu zuen denboraldi-aurreko partidan. Jokalari txuri-urdinak zelaia utzi behar izan zuen 35. minutuan, lesionatuta.
Klubak zabaldu duen osasun-txostenaren arabera, jokalaria hasi da fisioterapia tratamendua hartzen. Ez da lanera bueltatzeko eperik zehazten, baina Monreal zalantzan dago Realak irailaren 13an Valladoliden aurka jokatu behar duen Ligako lehen jardunaldiko partidarako.