Itxi

Reala

2021era arte

Moyak kontratua berritu du Realarekin, urtebetez

Erredakzioa

Miguel Angel Moyak talde txuri-urdinean jarraituko du datorren denboraldian. Kontratua berritu du 2021eko ekainaren 30era arte.

0:24
Miguel Angel Moya

Miguel Angel Moyak kontratua berritu du Realarekin, urtebetez. Ondorioz, atezain espainiarrak 2021eko ekainaren 30era arte luzatu du talde txuri-urdinarekin duen lotura.

Moya 2018ko otsailean iritsi zen Realera, eta, guztira 36 partida jokatu ditu elastiko txuri-urdinarekin. Datorren denboraldian, taldean jarraituko du 36 urteko atezain beteranoak.

Moyak mezu bat bidali du Realeko jokalari eta zaleentzat: "Plazerra da beste urtebetez elkarrekin jarraitzea. Pozik nago, nahi dudan lekuan. Ilusio handia dut datorren denboraldirako. Laster ikusiko dugu elkar".