Itxi

Reala

Finantza arloan

Reala eta Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena

Erredakzioa

Akordioa Realeko presidente Jokin Aperribaik eta Kutxako presidente Xabier Iturbek sinatu dute.

  • Aperribay eta Iturbe. Argazkia: EITB

    Aperribay eta Iturbe. Argazkia: EITB

Realak eta Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Helburua bi elkarteen arteko harremana are gehiago sendotzea da eta, ez bakarrik finantza-arloari dagokionean, baita irudiaren inguruan ere.

Kutxak denbora luze darama Realari babesa ematen eta, gaurko akordioarekin, urrats bat harago joan dira, izan ere, Kutxako bazkideek gertuago izango dituzte Realaren instalazioak, teknikariak eta baita jokalariak ere.

Akordioa Realeko presidente Jokin Aperribaik eta Kutxako presidente Xabier Iturbek sinatu dute.