Itxi

Reala

Ebakuntza

Illarramendiri ebakuntza egin diote eta jokatu gabe egongo da azarora arte

Erredakzioa

Realeko jokalaria operazio-gelatik pasa da. Ernest Schilders doktoreak muskuluaren jatorri pubiarreko ainguraketa berreraiki dio.

  • Illarramendi eta Oyarzabal

    Illarramendi eta Oyarzabal, entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Asier Illarramendiri ebakuntza egin diote Londresen, eskuin hankako abduktore luzeko lesioa sendatzeko. Realeko erdilaria hirugarrenez pasa da operazio-gelatik azken hamar hilabeteetan. Illarramendi azarora arte egon beharko da jokatu gabe.

"Ernest Schilders doktoreak muskuluaren jatorri pubiarreko ainguraketa berreraiki dio", Realak osasun parte baten bidez jakinarazi duenez. Orain, errehabilitazio prozesuari ekin beharko dio.

Azken urtean lesio ugari izan ditu Illarramendik. 2019an lesio muskular bat izan zuen otsailean, eta ebakuntza egin zioten irailean, Athleticen aurkako derbian orkatilan min hartu ostean. Ondoren, berriz ebakuntza-gelatik pasa zen, jarri zioten torloju bat kentzeko eta ebakuntza egin zioten tokiaren garbiketa egiteko. Zortzi hilabete beranduago, berriz ebakuntza egin diote eskuin hankako abduktore luzeko lesioa sendatzeko.