Reala
Hiru tamainakoak
Realak salgai jarri ditu taldearen ezkutua daramaten kolore txuri-urdineko maskarak
Agentziak ! Erredakzioa
COVID-19 kronabirusetik babesteko, zaleek taldearen koloreak daramatzan maskara berrerabilgarria eros dezakete, 5 euroko prezioan.
-
Realaren koloreak eta ezkutua daramatzan maskara. Argazkia: EFE
Realak salgai jarri ditu COVID-19 koronabirusetik babesteko maskara berrerabilgarriak. Maskara hauek kolore txuri-urdinekoak dira, eta klubaren ezkutua ere badaramate.
Dendetan edo online bidez eros daitezke, eta 5 euroko prezioa dute. Gainer hiru tamainakoak daude: tamaina normala, haurrentzakoa eta "supertxuriurdin" izena duena, Superman emulatuz Realeko ezkutua daramana.
Asteartean hasi ziren haurrentzako maskarak saltzen Donostiako erdiguneko dendan, eta neurri handiagokoak datorren astetik aurrera jarriko dira salgai. Realak jakinarazi duenez, maskara hauek berrerabili egin daitezke, beti ere, gutxienez 60 gradura garbitu ostean.