Itxi

Reala

Interretik dator utzita

Marigak Realean jokatuko du 2011-2012 denboraldian

Erredakzioa

Internazionaletik utzita dator 24 urteko jokalaria eta denboraldi amaierara arte egongo da talde txuri-urdinean.

  • McDonald Mariga Inter Milanekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Realak jakinarazi du Internazionale Milanekin akordiora iritsi dela McDonald Marigak 2011-2012. denboraldian Realean jokatu dezan utzita. Konkretuki 2012. urteko ekainaren 30era arte egongo da Donostian.

Marigak azterketa medikua gainditzea bakarrik falta da Realeko jokalari berria dela ofizial egiteko. Carlos Vela eta Mariga dira azken egun bietan etorri diren jokalariak. Marigak 24 urte ditu eta Nairobikoa da.