Itxi

Reala

Reala

Atletico Madrilek ez du Griezmann fitxatuko

A.B.

Erredakzioa

Badirudi Jokin Aperribay eta Gil Marin akordiora iritsi direla eta talde koltxoneroak ez duela aurten behintzat jokalari frantziarra fitxatuko.

  • Atletico Madrilek Griezmann ez fitxatzea erabaki du. Argazkia: EFE

Atletico Madrilek ez du Antoine Griezmann Realeko jokalaria fitxatuko, ez behintzat aurtengo denboraldirako. Talde madrildarraren interesak eta jokalariaren beraren adierazpen batzuk Atleticora joan nahi zuela esanez polemika sortu zuten Gipuzkoa aldean.

Antza denez, Jokin Aperribay Realeko presidentea eta Miguel Angel Gil Marin Atletico Madrileko jabea ahozko akordio batera iritsi dira eta Atletico Madrilek ez du 2011-2012rako Griezmann fitxatuko.