Itxi

Reala

Reala

Griezmannek Atletico Madrilen jokatu nahi du

Erredakzioa

L'Equipe egunkariarentzako egindako adierazpenetan, jokalari frantziarrak talde donostiarra utzi nahi duela adierazi du, madrildarren proiektua gustoko duelako.

  • Griezmann. Argazkia: EITB

    Griezmann. Argazkia: EITB

Antoine Griezmannek (20 urte) Atletico Madril taldean jokatu nahi duela adierazi du L’Equipe egunkari frantziarrean.

"Atletico Madrilen proiektua gustoso dut. Erabakia hartu dut eta Europan jokatzeko Madrilgo taldera joan nahi dut" adierazi du Griezmannek.

Egunkari frantziarraren arabera, Realak 15 milioi euro eskatzen ditu Maconeko jokalariaren truke.

Frantziako selekzioarekin jokatzeko, Atletico de Madrilen jokatzea aukera ederra izan daitekeela azaldu du aurrelari txuri-urdinak. "Azkar ikasi nahi dut selekzioarekin jokatzeko ametsa betetzeko eta horretarako taldez aldatzea onena dela uste dut. Jokalari handien laboan azkarrago ikasiko dut", esan du frantziarrak.