Reala
Lagunartekoa
Realak denboraldiaurreko lehen partida galdu du Toulousen aurka
Erredakzioa
Montanierren mutilek ez zuten erritmo egokia aurkitu eta frantziarrek 1-0 irabazi zuten norgehiagoka. Tabanouk lortu zuen partidako gol bakarra falta jaurtiketaz.
Denboraldiaurreko lehen porrota Toulousen aurka jaso zuen Realak Daxen. Frantziako taldeak norgehiagoka falta jaurtiketa eder batekin erabaki zuen (1-0).
Xabi Prietok eta Griezmannek ez zuten talde txuri-urdinarekin jokatu eta Toulousen Didotek eta Ninkovek ere partida harmailetik ikusi behar izan zuten. Hala ere, Montanierrek Iker Hernandez eta Cadamuro gazteak zelairatu zituen.
Fitxa teknikoa:
1 - Toulouse: Ahamada - Congre; Fofana, Abdennour, M''Bengue - Devaux; Machado (Regattin min. 67), Sissoko, Sirieix (min. Firmin 77), Tabanou; Bulut (Pentecôte min. 67).
0 - Reala: Ramirez; Dani Estrada, Ansotegui, Demidov, Cadamuro; Elustondo - Zurutuza, Aranburu, Iker Hernandez, Agirretxe, Sarpong. Bigarren zatian: Zubikarai, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Illarramendi, Joseba Llorente, Ros eta De la Bella.