Itxi

Reala

ERREGE KOPA

Bolada golegile oparoan murgilduta joango da Reala Anduvara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txuri-urdinena da Kopan gol gehien sartu duen taldea, eta Ligako hirugarrenak dira arlo horretan.

  • Realeko jokalariak denboralgi honetako gol bat ospatzen.

    Realeko jokalariak denboralgi honetako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Mirandesen aurkako Kopako finalerdien itzulerako partida jokatuko du asteazken honetan, Anduvan, eta aurkariaren ateari begira unerik ezin emankorragoa bizi dutela egingo diote aurre txuri-urdinek erronka horri.

zan ere, txapelketa horretako golegile nagusiak dira donostiarrak: 23 gol erdietsi dituzte jokatutako bost neurketetan. Gainera, Alexander Isak suediarra aurrelari gaztea da bertako pitxitxia (zazpi gol sartu ditu).

Hori gutxi balitz bezala, hirugarren postuan daude kokatuta arlo horretan LaLigan, Real Madrilen eta Bartzelonaren atzetik, 43 golekin. Azkena joan zen ostiralean lortu zuten, Valladolidi 1-0 irabazi ostean.

Eraginkortasuna Imanol Algucilek zuzentzen duen taldearen ezaugarrietako bat da denboraldi honetan: esate baterako, jokatu dituen azken 15 norgehiagoketatik 14tan gola sartzeko gai izan da. Gainera, ondo kudeatzen ditu aldeko markagailuak, Leganesek bakarrik irauli baitio emaitza bat (2-1) irabazten jarri ostean, azken 10 partidetan.