Reala
Superkopako finala
Bartzelona gehiegi izan da Realarentzat (1-10)
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniarrek aurreikuspenak bete dituzte eta aise nagusitu zaizkio Gonzalo Arconadaren taldeari. Atsedenaldiaako 0-6 izan dira aurretik.
Bartzelonak Superkopa irabazi du Reala aise gaindituta 1-10. Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira hasieratik, joko bikaina egin dute, eta neurketa lehen minutuetan erabakita utzi dute.
Donostiarrei dagokienez, Gonzalo Arconadaren taldeak nahikoa izan du aurkariei eusten, eta oso gutxitan sortu dute arriskua Paños atezainaren area inguruan. Nahikari izan da txuri-urdinen jokalaririk arriskutsuena, baina Bartzelonako atzeko lerroko jokalariek ondo babestu dute euren atea.
Bartzelonaren nagusitasuna oso argia izan da zelaian eta jokoaren arlo guztietan; ondorioz, gipuzkoarrek ezin izan dute ohiko jokoa egin, ez defentsan eta ez erasoan.
Lehen 12 minutuetan, bi gol (Marta Torrejonek eta Alexia Putellasek egindakoak) eta zutoina jo duen jaurtiketa bat izan dira.
Hirugarren gola 32. minutuan egin du Marta Torrejonek, bere bigarrena. Bi minutu geroago, Oshoala nigeriarrak laugarrena egin du, 36.ean Hansenek bosgarrena eta 38ean Alexiak seigarrena. Horrela, atsedenaldian Bartzelona 0 eta 6 izan da aurretik.
Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu. 50. minutuan Bartzelonak zazpigarren gola egin du, Oshoalaren bidez, eta zortzigarrena Marta Torrejonek, 55.ean, bere hirugarrena.
Realaren gol bakarra 62. minutuan egin du Manu Lareok.
Baina Bartzelonak ez du erritmoa jaitsi. Candela Andujarrek bederatzigarrena sartu du, eta hamargarrena eta azkena, Marta Torrejonek. Bartzelonako atzelariak lau gol egin ditu finalean.
Partidak ez du gehiagorako eman, eta Bartzelonak merezita irabazi du Superkopa.
Fitxa teknikoa
1 - Reala: Quiñones; Iraia, Etxezarreta, Lucía, Mendoza, Bárbara (22. min, Eizagirre), Tejada, Itxaso (45. min, Maddi), Marta Cardona, Nahikari (60. min, Manu) eta Leire Baños.
10 - Bartzelona: Paños; Torrejón, Pereira, Mapi León, Leila Ouahabi (26. min. Crnogorgevic); Patri Guijarro (55. min, Losada), Alexia Putellas, Martens, Hansen (55. min, Andújar), Oshoala eta Mariona Caldentey (55. min, Bonmati).
Golak: 0-1, 4. min, Marta Torrejón; 0-2, 6. min, Alexia; 0-3, 32. min, Marta Torrejón; 0-4, 34. min, Oshoala; 0-5, 36. min, Hansen; 0-6, 43. min, Alexia; 0-7, 50. min, Oshoala; 0-8, 55. min, Marta Torrejón; 1-8, 62. min, Manu; 1-9, 75. min, Andújar; 1-10, 78. min, Marta Torrejón.