Reala
Lesioa
Luca Sangallik bihurritua dauka ezker belaunean
eitb.eus
Ez du jokatzerik izango Realak asteburu honetan Osasunaren aurka daukan neurketa.
-
Luca Sangalli, joan den denboraldiko Espanyolen aurkako lehian. Argazkia: EFE
Luca Sangalli Realeko erdilariak bihurritua egin zuen ezker belaunean ostegun honetan Becerrilen aurka Realak jokatu zuen Errege Kopako neurketan.
Ostiral honetan egin beharreko probak egin dizkiote jokalari gipuzkoarrari, eta emaitzetan ikusi ahal izan denez, bihurritua dauka ezker belauneko barneko alboko lotailuan.
Realak jakitera eman duenez, fisioterapiarekin ekin diote sendatze-tratamenduari.
Dena dela, itxura guztien arabera, Realaren harrobiko jokalaria ez da futbol-zelaietara itzuliko Gabonetako etenaldiaren ostera arte.