Reala
Finala, otsailaren 9an
Realak, Atleticok, Bartzelonak eta Levantek Superkopa jokatuko dute, otsailean
Agentziak | Erredakzioa
Lauko final baten modura jokatuko da eta final handia otsailaren 9an izango da.
-
Realeko neskak, Erreginaren Kopako garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.
Emakumezkoen lehen Superkopa 2020ko otsailean jokatuko da, eta 'Lauko Finala' formatuan. Reala, Atletico Madril, Bartzelona eta Levante lehiatuko dira, Espainiako Futbol Federazioak aditzera emandakoaren arabera.
Txapelketa otsaileko bigarren astean jokatuko da, eta finala, hilaren 9an. Final hori historikoa izango dela azpimarratu dute federazioko arduradunek.
Federazioko batzordeak egutegiaren aldaketa onartu behar izan du, Superkopa otsailean jokatu ahal izateko. Finalerdiak otsaileko bigarren astean jokatuko dira, eta finala, esan bezala, otsailaren 9an.
"Espainiako Superkopan Reala Kopako txapelduna, Atletico Madril Kopako txapeldunordea eta Iberdrola Ligako txapelduna, eta Ligan txapeldunaren atzetik hobetoen sailkatu ziren bi taldeak, Bartzelona eta Levante, izango dira", azaldu dute Federazioko arduradunek.