Reala
Min hartuta darrai
Odegaardek zail du Leganesen aurkakorako prest egotea
Erredakzioa
Jokalari norvegiarrak ez zuen Granadaren kontrako partida jokatu, min hartuta egon zelako. Kili-kolo dabil norvegiarra, eta zalantza da ostiraleko Ligako neurketarako.
-
Odegaard, Oyarzabalen alboan, Ligako Mallorca-Reala partidan. Argazkia: EFE
Martin Odegaard zalantza da Realak ostiralean Leganesen aurka jokatuko duen Ligako 13. jardunaldiko partidarako. Futbolari norvegiarra kili-kolo dabil, eta oso zail izango du ostiralerako prest egotea.
Odegaardek ezin izan zuen Granadaren aurka jokatu igandean, eta ez du taldekideekin batera lan egin astearte honetan txuri-urdinek Zubietan egin duten lansaioan. Eskuin hankan kolpe bat hartu zuen Celtaren aurkako partidan, eta lesioa larria ez den arren, arriskutsua izan daiteke; beraz, litekeena da Realak Odegaard gabe jokatu behar izatea Leganesen aurka.
Jokalari txuri-urdina, Norvegiaren deialdian dago datorren astean bere herrialdeko selekzioak jokatuko dituen Eurokopara sailkatzeko partidetarako.