Itxi

Reala

0-0

Realak berdindu egin du Granadillaren aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak golik gabe (0-0) berdindu du Granadilla Teneriferen aurka Primera Iberdrola Ligako seigarren jardunaldiko partida.

  • Granadilla Tenerife - Reala. Argazkia: EFE

    Granadilla Tenerife - Reala. Argazkia: EFE

Realak golik gabe berdindu du Granadilla Tenerife taldearen aurka (0-0) jokatu duen Primera Iberdrola Ligako seigarren jardunaldiko partida.

Partida lehiatua eta abagune gutxikoa izan da. Bi taldeek baloi guztiak borrokatu dituzte, eta lehen 45 minutuetako abagune argi bakarra talde txuri-urdinak izan du, 15. minutuan: Barbara Latorrek buruz egin duen errematea, ordea, kanpora joan da.

Norgehiagokako 50. minutuan, Realak penaltia eskatu du baloiak area barruan aurkari baten eskua jo baitu, baina epaileak ez du ezer adierazi. Amaierarako 15 minutu falta zirenean, epaileak Teneriferen aldeko penaltia adierazi du, baina Quiñones Realeko atezainak gelditu egin du jaurtiketa, aurkarien gola eragotziz. Azken txanpan, bi taldeetako bat ere ez da gai izan gola sartzeko, eta partida berdinduta amaitu da (0-0).

Fitxa teknikoa:

UD Granadilla: Reis, Estella (Zaremba, 58. min), Borini, Gavira, Jujuba, Llamas, Doblado (Matveeva, 61. min), Feudjio, P. Hernandez (Carballo, 80. mn), Maria Jose (Martin Prieto, 67. min), Poljak.

Reala: Quiñones, C. Blanco, N. Mendoza, Maddi, Iraia (Lucia, 77. min), L. Baños, Itxaso, M. Cardona (Mirari, 81. min), Manu (Palacios, 59. mi), N. Eizagirre (C. Bautista, 66. min), Barbara.

Epailea: Martinez Madrona. Txartel horia atera dio Matveeva Granadillako jokalariari.