Reala
Primera Iberdrola
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du (2-0)
eitb.eus
Donostiarrak Betis gainditu dute Zubietan, Nahikarik egindako bi golei esker.
-
Nahikari golegilea, Betiseko atezainarekin. Argazkia: @RealSociedad
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Betisi Zubietan 2 eta 0 irabazita, Primera Iberdrolako hirugarren jardunaldian.
Donostiarrek garaipena izan dute helburu nagusi hasieratik, aurreko bi jardunaldietako neurketak berdindu ostean: Valentziaren aurkakoa (2-2) eta Levanteren aurkakoa (0-0).
Nahikari Garciak egin ditu partidako bi golak, lehenengoa 34. minutuan eta bigarrena lehen zatiaren denbora gehigarrian, penaltiz.
Andaluziarrek markagailuko aldea murrizteko aukera izan dute 78. minutuan, epaileak euren alde adierazitako penalti baten bidez, baina donostiarren atezainak gola saihestu du geldiketa bikaina eginda.
Azkenean, garaipena eta hiru puntuak Donostian geratu dira.