Itxi

Reala

Lesioa

Asier Illarramendik ezker peroneko haustura du

Agentziak | Erredakzioa

Realeko jokalariak aldaketa eskatu behar izan zuen minduta, Athleticen aurkako euskal derbian.

  • Asier Illarramendi, Athleticen aurkako euskal derbian. Argazkia: EFE

    Asier Illarramendi, Athleticen aurkako euskal derbian. Argazkia: EFE

Asier Illarramendik, Realeko erdilariak, ezker peroneko haustura du. Jokalariari astelehenean egingo diote ebakuntza eta hilabeteak emango ditu zelaietatik at.

Izan ere, Mutrikuko jokalaria aldatu behar izan zuen Imanol Alguacil entrenatzaileak, Athleticen aurkako partidan. Hala, medikuek haren lesioa ofizial egin dute larunbatean.

Illarramendik beste lesio bat izan zuen otsailean eta, horren ondorioz, minduta jokatu ditu aurtengo Santander Ligako lehen partidak.