Reala
Fitxaketak
Realak ofizial egin du Nacho Monrealen fitxaketa
33 urteko jokalari nafarrak 2021eko ekainaren 31ra arte kontratua izango du. Arsenalen zazpi denboraldi eman ostean, Monrealek Realeko defentsa indartuko du.
-
Nacho Monreal. Argazkia: EFE
Realak ofizial egin du Nacho Monrealen fitxaketa. Londreseko Arsenalen jokatzen zuen jokalari nafarrak 2021ko ekainaren 31ra arte kontratua izango du.
Londresen zazpi denboraldi eman ostean, atzelariak Santander Ligara bueltatu da, txuri-urdinekin jokatzeko. 33 urteko jokalariak beteranotasuna emango dio taldeari; izan ere, Realak oso talde gaztea du 2019/20 denboraldian.
Jokalariaren aurkezpen ofiziala astelehenean izango da.
¿ Esperientzia eta kalitatea defentsarako. Iritsi da @_NachoMonreal. Ezagutu! ¿¿¿#MonrealTxuriUrdin #AurreraReala pic.twitter.com/Nymr7vPC8Q
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) August 31, 2019