Reala
Mallorcaren aurka
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Odegaarden gol bati esker
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrak 0 eta 1 gailendu dira Mallorcaren etxean. Imanolen jokalariak Mallorca baino hobeto aritu dira, baina ez dituzte gol aukera asko sortu.
-
Odegaard golegiela, Mikel Oyarzabalen ondoan. Argazkia: Efe.
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Mallorcaren aurka Santander Ligako 2. jardunaldian jokatutako partidan. Donostiarren gol bakarra Odegaardek egin du, neirketako 82. minutuan. Horrela, Realak amaiera eman dio Son Moixen irabazi barik zeraman 16 urteko boladari. Horrez gain, eta gaur arte, Mallorcak 8 hilabete egin ditu etxean neurketarik galdu gabe.
Garaipenaren gola kontraerasoko jokaldi baten ondorioz iritsi da, Mallorcak kontrako arean korner bat atera ostean. Aurretik, Lumorren jaurtiketa batek zutoina jo du.
Zati bakoitzak talde baten kontroal izan du, eta Reala orokorrean hobeto aritu den arrean, neurketa hutsean amaituko zela zirudien Odegaardek gola sartu duen arte.
Fitxa teknikoa
0 - Mallorca: Reina; Joan Sastre, Valjent, Raíllo, Lumor; Dani Rodríguez (Echavarría, 84. min), Baba, Salva Sevilla, Febas (Trajkovski, 56. min); Lago Junior eta Budimir (Álex Alegría, 71. min)
1 - Reala: Moyá; Zaldúa, Le Normand, Zubeldia, Aihen; Merino, Illarramendi, Odegaard (Zurutuza, 72. min); Willian José (Izan, 62. min), Oyarzábal, Januzaj (Portu, 62. min).
Gola: 0-1, 82. min: Odegaard.